Sustatu logoa Teknologia albisteak

Parrandako argazkiak, Interneten biharamunean

Josu Mendicute
2009-05-15 10:05

Aro digital honetan gauza arrunt bilakatu da gazteek parrandetara argazki kamerak eramatea, argazki horiek Tuenti, Facebook, Fotolog eta abarretan partekatzeko. Edonor izan daiteke argazkilari, edo argazkigile. Fenomeno horrekin batera jaio dira parrandetako argazkiak sareratzen dituzten webguneak. Gure inguruan ezagunena, Tillate.

Tillate.com argazkilari amateurretaz baliatzen da astebururo jai ezberdinetako argazki erreportajeak egiteko. Argazkilariek doan egiten dute lan, eta behartuta daude hilero erreportaje kopuru bat egitera. Trukean, jai horietara doan sartzea da jasotzen duten ordaina.

Antzeko ekimenak jaiotzen ari dira nonnahi, bakoitzak bere estiloa jarraituta, baina funtsa asko aldatu gabe: parranda batera argazkilari bat bidali eta biharamunean argazkiak publikatzea. Adibidez wethinkexperience.com. Eibarko Sanandresetan antzeko zerbait egin genuen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu