Sustatu logoa Teknologia albisteak

Athletic - FC Barcelona Kopako finala zuzenean Berria.info eta Sustaturen eskutik

Sustatu
2009-05-13 19:05

Berria.info-k eta Sustatuk zuzeneko emanaldia egingo dugu gaur Athletic-Barcelona Kopako finaleko partiduan, 21.00etan hasita. Zeuon, Interneteko irakurleen laguntzarekin izango da, bai hemen eta bai Berria.info-n.

Maiatzaren 13an da partida, 22.00etan hasiko da Valentzian, baina zuzeneko emanaldi hau 21.00etan hasiko dugu. Hemen beheko leihatilan irekiko den aukera baten bidez parte ahal izango da (edo Berria.info-n berdin, leiho berbera egongo baita han), eta Twitter bidez ere parte hartu ahal izango da #kopa gakoa erabilita. ETB1ek euskaraz emango du partida eta Telebista piztuta, ondoan ordenagailua baduzu, animatu eta parte hartu.

Berria.info eta Sustatu.com, bi webguneak elkartu gara finala elkarrekin emateko, lehenago biek tresna bera erabili dugulako jarraipen hauek irakurleekin batera egiteko. Sustatun Kopako finalerdia eta martxoaren 1eko hauteskunde gaua; Berria.info-n lehendakariaren inbestidura saioa aste honetan bertan.

Biek genuen gogoa kopako finalarekin egiteko, eta bakoitzak bere aldetik egin beharrean, elkarrekin egitea egokitzat jo dugu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu