ETB 3n, gaur, 20:00etatik aurrera bi telesail aipagarri: Gazteak klasikoa eta Little Britain estreinaldia euskaraz. Ondoren, Teknopolis saioa Facebook eta sare sozialen inguruan. Eta jarraian, Nick dut Nik saio internautikoan, Tagzaniaren berri.
Little Britain-eko pasarte original bat. Turismoa "Europako 3. munduko herrialde horietako batean", Espainian.
Gazteak telesaila sasoi batekoentzat gauza mitikoa da. Duela hilabete batzuk, haren euskaraturiko kapitulu guztiak berreskuratu zituzten Euskal Encodings-ekoek p2p sareetan partekatzeko.
Little Britain irratiko programa parodiko gisa hasi zen BBCn, baina telebistako produktua da 2003. urtetik. Kostunbrismo britainiarrari egindako kritika zorrotza da. Umore ingelesa, beren buruari barre egiten maisuak.
dedio! little britain-eko tipoa Angel alkain dirudi irudi horretan!