Sustatu logoa Teknologia albisteak

Volgako zein Batelari zara zu?

Sustatu
2009-05-06 12:05

Zalduaren beste quiz batean ikusteko... Spidermanen pertsonalitatea dagokio berari. Iban Zaldua da Volgako Batelarietako bat, literatura bloga daukate berarekin batera beste hauek ere: Juanjo Olasagarre, Angel Erro, Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, eta Ibon Egaña.


Argazkiak.org | Iban Zaldua Facebook-en © cc-by-sa: sustatu

Sustatu ere ausartu da testarekin, eta Juanjo Olasagarre da Facebook-eko gure pseudo-pertsonalitateari dagokion idazle egokia.


Argazkiak.org | Sustatuk Volgako Batelarien quiz-a bete du © cc-by-sa: sustatu

Facebook-en bazabiltza, igaro orri honetatik eta egin testa. Bide batez, Sustatu Adiskidea bertan duzu, lagunkoi.


Argazkiak.org | Volgako Batelarien galdetegia Facebooken © cc-by-sa: sustatu

Oharra: Test hauek, eta oro har Facebook, prokrastrinaziorako tresna ezin aproposagoak dira. Ezaguna da laneko produktibitatea jaisten dutela. Alegia, gauza inportanteak geroko uzteko primerakoak, inozokerietan denbora galtzen duzun bitartean. Neurrian ibili eta zintzo portatu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu