Teknologia albisteak

Baserri Eguna Igartubeiti baserri museoan

Erabiltzailearen aurpegia
Kizkitza Ugarteburu
2009-05-12 : 09:05

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du maiatzaren 17rako.
Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Bestalde, ekitaldi solidarioa izango da, “Hare Haizea” Urola Garaiko Sahararen Lagunak Elkartearen alde.

Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da “Hare Haizea” Urola Garaiko sahararen lagunak elkartearentzat. Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun “Hare Haizea” elkartearen alde izango da. Irrintzi dantza taldeko dantzariak, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako bertsolariak, trikitilariak, Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariak eta antzesleak doainik partehartuko dute festa honetan saharar herrialdearen alde.

Ekintzen egitaraua:
10:45
“Euskal baserriaren historia” hitzaldia Chillida-Lekun
11:00
Ezkio-Itsasoko bi baserritarrei omenaldia eskainiko zaie, dantzariak aurreskua dantzatu eta oroigarrien banaketa ekitaldia egingo dira.
11:30
Bertsolariak
12:00
Gizon proba
Ezkio-Itsasoko taldea gizon proban arituko da. Saioa Igartubeiti Baserri Museoko parkinean izango da.

Bisita gidatuak
Igartubeiti baserrira.
12:30, 17:30
12:45
Txalapartariak
Goiz osoan zehar:
Trikitixa
Antzezpenak
Umeentzako ekintzak
Oilasko erreak eta urrian Igartubeitin egindako sagardoaren dastaketa
Pintxo salmentarekin lortzen den dirua “Hare Haizea”, Urola Garaiko Sahararen lagunak elkartearen alde izango da.

Igartubeitira nola iritsi
Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

Autobus zerbitzua doan
Igartubeitiko parkina gizon probarentzat beharko denez, doako autobus zerbitzua eskainiko dugu Santa Lutziko industriagunetik.

Babesleak eta kolaboratzaileak:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Saila
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapena
Ezkio-Itsasoko Udala
Kutxa
Kalitatea Fundazioa
Irizar S. Coop.
Chillida-Leku Museoa
“Hare Haizea”, Urola Garaiko Sahararen lagunak elkartea
Yartu Kultur Elkartea
Irrintzi Dantza Taldea
Urretxu-Zumarragako Bertso Eskola
Ezkio-Itsasoko gizon proba taldea
Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa
Zumarragako trikitixa


Erantzun

Sartu