Teknologia albisteak

Euskal pertsona-izenen esportazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-08-30 : 11:08

to i or not to be blogean jasotzen denaren arabera, Mikel Gorrotxategi-k Euskaltzaindiaren Onomastika batzorde idazkariak sarritan dio euskal izenak modan daudela, Euskadik izenak esportatzen dituela, alegia. Gehien esportatzen ditugun izenak Iker, Javier, Ainhoa, Ainara, Iñigo, Unai, Leire, Naiara, Asier, Arantxa, Idoia, Uxue, Naia, Aimar, Ander eta Ane omen dira. Esate baterako, Euskal Erkidegoan baino Iker edo Ainhoa gehiago daude Madrilen.

Euskal onomastika murrizten joan zen XIX mendearen bukaera arte, errekuperatzeko gero frankismoak euskal izen gehienak debekatu zituen arte. 1930 eta 1938 bitartean erregistro zibilak euskal izenak onartu zituen, eta 1977 geroztik, berriro onartu ziren.

Izan ere, gaur egun Euskal Erkidegoan 10 umetik 9k izen euskalduna daramate. Galizian edo Catalunyan joera hori ez da hain nabaria. Datuen arabera, Madril, Catalunya, Rioja eta Levante aldea dira euskal izenak gehien "esportatzen" ditugun lurraldeak.

Erantzun

Sartu