Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikasturte amaierako funtzioa prestatzeko

Luistxo Fernandez
2009-05-05 10:05

Ikastolako ikasturte amaierako jaialdia antolatzen hasi dira, entseguekin eta. 11 urteko semearen 5. mailan neska-mutilei eman diete pieza eta koreografia hautatzeko aukera. 25 botorekin (bigarrenak 5-edo lortu ditu, ez besterik), Britney Spears-en Womanizer aukeratu dute.

Ez dira gero eskolako fotokopiagailua erabiltzen ausartuko, ezta?

Bost urteko alabaren kasuan, andereñoek aukeratu dute funtziokoa. Whoopi Goldberg-en Sister Act filmeko gospel pieza bat izango dela ematen du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu