Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zuberoako Euskobizia.com itxi egin da

Sustatu
2009-05-07 10:05

Euskobizia edo "le webdo des Basques d'ici et d'ailleurs" astekaria Vasconimedia elkarteak kaleratu zuen 2004ko abenduaren 25ean. Zuberoatik sortua baina arduradunen esanetan Zuberoa, Iparralde, Hegoalde eta diaspora osora zuzendutako ekimena.

Boluntarioen lanean oinarritutako webgunea izan zen, frantsesez, euskaraz, espainolez eta ingelesez argitaratzeko asmoa zuena eta hasieran teknikoki David Casteraren laguntza izan zuena.

Duela urte batzuk, euskara indartzeko Udalbideren laguntza jaso zuen, baina azkenik duela pare bat aste, 2009ko apirilaren 15ean, webgunea ixtea eta elkartea desegitea erabaki zen.

Hona Euskobiziak Dailymotion-en sareratutako bideotariko bat:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu