Bookcrossing-a Uribe Kostan maiatzaren 4an
2009-05-01 01:04
Euskal literatura eta kulturaren zabalkundean eragin nahirik, Uribe Kostako Euskara Zerbitzuak egitasmo hau abian jarri nahi izan du. Beraz, nahi duenak euskarazko liburu bana utz dezake Uribe Kostako edozein leku publikotan maiatzaren 4an, besteren batek hartu eta irakur dezan.
Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten herrietako kultur etxeetan (Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) eta Mankomunitateko bulegoan eskuragarri izango dira bookcrossing-ean parte hartzekotan, liberatuko diren liburuei itsasteko pegatinak.
Anima zaitezte eta lagundu euskal kultura Uribe Kostan zabaltzen!
Erantzunak kargatzen...