Teknologia albisteak
1

Blanca Urgell euskalaria izango omen da Kultura sailburu berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-29 : 10:04

Zenbait egunkarik gaur argitaratu dutenez, Blanca Urgell euskalari eta filologo arabarra izango da Kultura sailburua Patxi Lopez-ek izendatuko duen Jaurlaritza berrian. Urgellekin batera izango da sailean Ramon Etxezarreta gipuzkoarra, Hizkuntza Politikarako sailburuorde.

Informazioa El Pais-en eta Diario Vasco-n.

Blanca Urgell filologoa da eta 46 urte ditu. Euskaldunberria, euskararen historia landu izan du bere ikerketetan, batik bat. Iazko irailean Euskaltzaindian sartzeko hautagai izan zen, baina Patxi Uribarren hautatu zuten, eta ez bera. EHUko Gasteizko Letren fakultatean egiten du lan gaur egunean.

Blanca Urgellek, besteak beste, Veleiako kontuaz ere argitaratu izan ditu gauzak, Joseba Lakarra eta beste euskalari batzuek bezala iruzurtzat joaz han azaldutako ustezko euskarazko idazkunak. Hain zuzen ere, atzo hitzaldia ematekoa zuen Iruñean gai horri buruz.

Prentsako informazioek bi sailburuorde ere aipatzen dituzte Urgellen taldean osatuko omen den Kultura sailean: Antonio Rivera historialaria EHUko katedraduna eta Arabako kanpuseko errektoreorde izandakoa, Kulturako sailburuorde izango omen da. Hizkuntza Politikarako Sailburuordea berriz Ramon Etxezarreta, Donostiako Udaleko kultura delegatua (aurreko legealdira arte zinegotzi sozialista bertan).

Pixkanaka, badoaz gobernu berriko izenak ateratzen handik eta hemendik.

  • Rodolfo Ares herrizainfgo sailera
  • Isabel Celaa hezkuntzara
  • Iñaki Arriola garraioetara
  • Rafael Bengoa osasunera
  • Blanca Urgell kulturara.

Erantzunak

marti(n)
2009-04-29 : 11:26

Beste izenen bat ere baieztatu du El Correok papereko edizioan. Idoia Mendia, bozeramale izango omen da eta Nekazaritza sailburu

Erantzun

Sartu