Teknologia albisteak

Bozka saiak.com webgunearen alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-28 : 15:04

Frantzian Credit Agricole banketxeak antolatzen duen lehiaketan saiak.com webgune euskalduna ikusi dugu hautagai. Azken 30 urte hauetan Ipar Euskal Herriko xori harraparien ikertze eta zaintze lanetan ari den Saiak elkartearen webgunea da.

Lehiaketa horretan saiak.com webgunearen alde bozkatzeko deia zabaldu dute Iparraldean, beraz lagundu nahi baduzu, hemendik egin dezakezu "Territoire / Pyrinees Gascogne" kategoria hautatu eta bertan saiak.com aukeratuz, edo zuzenean hemendik .

Euskal Herriko harraparien ikerketa eta zainketara zuzendutako ekimena da saiak.com eta zehazki, azken 30 urte hauetan Ipar Euskal Herriko xori harraparien ikertze eta zaintze lanetan ari den Saiak elkartearen webgunea.

Wegunean informazio asko emateaz gain bazkide kanpaina du saiak.com elkarteak.

"Xorien behaketa gustukoa baduzu guri junta zaitez. Ez da beharrezkoa ornitologian hain aditua izatea. Sustengurako bazkidetzak ere onartuak dira eta gainera Saiak elkarteak antolatzen dituen ekitaldi ezberdinetan parte-hartzeko parada ematen dizute." eta 3 euro urteko baino ez dira!

Saiak elkarteko kideak zure esku daude edozoin xehetasunarendako. Hemen kontaktu orrialdea

Luzatutako mezuan dioen bezala: "Lagun gaitzazu Euskal Herriko harrapariak babesten eta ikertzen!"

Erantzun

Sartu