Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa argitaratu dute Espainiako bi erakundek (Inteco eta AEPD), euskaratuta gainera. Gomendioen zerrendan zera da lehena, ez sekula zure izenik esateko Interneten:
Erabiltzaile guztiei Interneten goitizen edo nick pertsonalez baliatzea gomendatzen zaie. Honela benetako nortasun digital bat eskuratzen dute, euren bizitza pertsonalaren eta profesionalaren segurtasuna zalantzan jarriko ez duena. Era honetan, erabiltzaileak darabilen nick-a ezagutzen duten inguruko kontaktuek baino ez dute jakingo nor den.
Txostena INTECOk (Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionala) eta AEPDk egin dute (Datuen Babeserako Espainiar Agentzia).
Dokumentuaren mamia 12. orritik aurrera dago, agente desberdinei egiten zaizkien gomendioetan.
Ikerketak ez du sare sozial jakinik aipatzen, baina aipatzen da erabiltzaile gehienak Espainian adin txikikoak direla, eta hortaz, badirudi Tuenti-ren indarra kontuan hartu dutela hau idazteko. Erabiltzaileentzako gomendioen artean, asko gurasoei zuzenduak daude, adibidez, honako hauek:
Txosten osoa, hemen itsatsita:
Erantzun
Sartu