"Teknologia berriak, gaur eta bihar" izenburupean informatika eta teknologia berrien alorrean euskaraz ari direnak batu nahi ditu bilkurak. UEU ko Informatika Sailak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dute eta Donostiako Miramon Teknologia Elkartegian izango da. Sarrera doakoa den arren izena ematea beharrezkoa da.
Informatikaren eta Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan esperientziak trukatu eta elkarlanerako espazioak sortu gura ditu bilkurak. Horretarako, egun guztirako egitaraua prestatu dute UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak maiatzaren 7rako. Hainbat hitzaldi, mahainguru eta aurkezpen egingo dira, informatikari euskaldunek hainbat gairen inguruko kezka, iritzi eta argibideak partekatzeko.
Bilkurarako sarrera doakoa da, baina Miramon Teknologia Elkartegian lekua mugatua da, eta horregatik, izena ematea beharrezkoa da. UEUren web gunean dago matrikula egiteko bidea eta bilkuraren gaineko informazio guztia.
Erantzun
Sartu