Ubuntu: Ordenagailu berria urtean bi aldiz
Horrela sentitzen gara Ubuntu Linux erabiltzen dugunok. Apirilean eta urrian izaten dugu ordenagailua goitik behera berritzeko aukera, eta gehienok egiten dugu. Gure ordenagailuak beti azkar eta zuzen dabiltza, beste sistema batzuetakoak ez bezala.
Ubunturen plana hori da. Sei hilabetero eguneratzen dute sistema. Norberak aukeratu dezake eguneratu ala ez, baina normalean merezi du, arazo gutxirekin gertatzen da eta sistema berritua lortzen da eta.
Beste sistema batzuetan (Windowsean bereziki) ezaguna da denbora aurrera joan ahala sistema geldoago bihurtzen dela, aplikazio asko ezarri eta kendu ditugu tartean, eta azkenean ordenagailu berria erosi behar izaten da. Hau beranduago gertatzen da Ubunturekin.
Iritsi da 9.04 bertsioa
Ubunturen bertsioak publikatzen diren dataren arabera izendatzen dira. 9.04 bertsioak 2009-ko apirilekoa esan nahi du. Gehiago jakiteko:
- Ezaugarri berriak
- Ubuntu Basque Experience bloga Ubunturen inguruan informazioa euskaraz jasotzeko aukera.
Instalazioa
Ordenagailuekin ohituta dagoen batentzat, nahiko erraza da ezartzea. Baina frogatzea bakarrik nahi baduzu, deskargatu eta CD-tik abiarazi dezakezu sistema. Ubuntu Linux sistema zure ordenagailuan frogatu daiteke ezer instalatu gabe.
Baina ez badakizu zertan ari zaren, ez saiatu zure kontura instalatzen. Uste osoa dut, Windows-en errore handienetakoa dela edonork edozer instalatu dezakeela. Horrek segurtasun zulo asko uzten ditu agerian eta erabiltzaile sasijakintsuek desastre asko sortzen dituzte. Ez egin errore berdina Ubuntu Linuxarekin.
Bilatu instalatzen dakien norbait eta eskatu laguntza. Lan hori egiten duten zerbitzu profesionalak daude toki askotan. Galdetu zure informatika dendan. (Bide batez, agian zerrendatu genitzazke Ubuntu instalatzen duten informatika dendak)
Erantzunak kargatzen...