Teknologia albisteak

Ibarretxe: "Proiektu berrietan hasteko garaia da, jende berriari lekua uzteko garaia"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-23 : 22:04

Juan Jose Ibarretxek despedida doinuko hitzak egin zituen joan den astelehenean, ekitaldi bateko koktelean. Iradoki zuenez, ez bakarrik Lehendakaritza, zerbait gehiago ere utzi behar duela ematen du. Dorleta Alberdi Bizkaia Irratiko zuzendariak eta Marijo Deogracias blogariak entzun zituzten hitzok, eta Deograciasek bere blogean transkribatu ditu.

"Proiektu berriak hasteko unea", aipatu zuen Ibarretxek. Eta Bizkaia Irratiko zuzendariak gehitu zion pena hartzen zuela. Hori entzunda, Ibarretxek: "Beno, atapak ditu bizitzak eta nik egin dut bat eta orain proiektu berriak eta interesgarriak etorriko dira."

Hitz horiek eta titular honetakoak euskaraz izan ziren, eta Marijo Deograciasek azentuekin transkribatu ditu, Ibarretxeren ahoskera adierazi nahian edo, honela, adibidez: Ník usté jada proiektu bérrietan hásteko garaia dá, jénde berríari lékua úzteko gáraia... Próiektu bérriak hásteko únea.

Hitzez hitz, Desplazatua blogean.

Marijo Deograciasek dioenez, ez bakarrik haiengana hurbildu zenean, gainerako pertsonekin ere antzeko doinuan jardun zuen Ibarretxek, agur esaten. Despedida hauek Bilboko Guggenheim Museoko koktel batean izan ziren, eremu urriko hizkuntzen jardunaldi batzuen irekiera ekitaldiaren ondoren, joan den astelehenean.

Erantzun

Sartu