Bihar osteguna apirilak 23 ospatuko den Sant Jordi eguna dela eta, Bartzelonako liburutegi sareak Bernardo Atxaga asteasuarra aukeratu du pregoia irakurtzeko.
Aukeraketa hau egiteko arrazoi ugari izan dituzte: 27 hizkuntzetara itzulita dagoen idazlearen lana, bere konpromezu etikoa, irakurzaletasunari buruz egindako gogoetak eta bere obrak Bartzelonako liburtegietako irakurleen artean izan duen harrera ona.
Pregoi irakurketa gaur iluntzeko 7etan izango da Bartzelonako udaletxeko Saló de Cent aretoan. Bihar, berriz, Rambletan egongo da, editorial desberdinen paradetan bere liburuak sinatzen. Interneten ikusi dudan informazioaren arabera, ondorengo agenda izango du (gutxi gora behera):
16etan: Euskal Etxean
17etatik 18etara: La Centralen
18etatik 19etara: La casa del llibren
19etatik 20etara: El Corte Inglesen
20etatik 21etara: Bertranden
Informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu