Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ibilaldia eta Araba Euskaraz 2009

Sustatu
2009-04-24 16:04

Gerizpetik eguzki begire lelopean ospatuko da Galdakaon datorren maiatzaren 31n Ibilaldia09, Bizkaiko ikastolen jaia. Araba Euskaraz 2009, berriz, ekainaren 21ean izango da Oionen. Bien abesti eta klip batzuk ditugu. Horra Ibilaldiaren spot-a:

Ibilaldiari dagokionez, Eguzkibegi ikastola izan da aurten jaialdia antolatuko duena. Goian duzue spot-a, eta hemen behean, abestia, Biok taldeak egina.

Araba Euskaraz

Araba Euskaraz 2009 ekainaren 21ean izango da Oionen. Pirritx, Porrotx eta Marimototxek egin dute aurtengo edizioaren kantua: Saltoka. Horra bideoa:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu