Teknologia albisteak

Gustavo Dudamel eta Simon Bolivar orkestra gaztea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-22 : 12:04

Venezuelako Simon Bolivar orkestra gaztea, Gustavo Dudamelek zuzendua, izango da gaur jotzen Donostiako Kursaal aretoan (ez dago jada sarrerarik).

Gustavo Dudamel zuzendari gaztea da (1981ean jaioa), eta Venezuelan El Sistema izenez ezagutzen den musika klasikoaren formakuntza programan hezi zen. Sistema horren emaitza argiena Simon Bolivar orkestra gaztea da, eta honek oihartzuna lortu du bereziki Gustavo Dudamelek zuzentzen duelarik azken urte hauetan.

Horrez gain, Dudamel Los Angeles Philarmonic orkestrako zuzendari musikala ere bada gaur egunean.

Leonard Bernstein-en West Side Story-ko mamboa da bideoan ageri den pieza. Katixa Agirreren blog zaharrean ezagutu genuen duela hilabete batzuk, baina bertsio hura kendu dute copyright kontuengatik eta agian bideo hau ere desagertuko da halako batean.

Erantzun

Sartu