Eguraldia eta mapak, irrati parodia
2009-04-22 14:04
Postontzian jaso dugu erdarazko parodia hau mp3 formatuan. Eguraldi iragarpena Radio Euskadin, Patxi Lopezek lehendakari denean EITBn ezarriko omen duen eguraldi maparen muga berrien arabera.
Iruditu zaigu ahotsak ondo imitatzen duela Radio Euskadiko esatarien doinua. Eguneraketa, asteazkena: Normala aurrekoa iruditzea, jakin baitugu Radio Euskadin egina dela parodia.
Eguneraketa, asteazkena: Jakin dugunez, Radio Euskadiko Graffiti programan duten Parlabarato izeneko tartean (umorezko hamar bat minutu), Roberto Mosok eta Mikel Ibañezek asmatu zutela parodia hau. Lokuzioa Cristina Ardantza kazetariarena da.
Audio pieza lortzeko, Euskaltuben dago.
Erantzunak kargatzen...