Amorebieta-Etxanoko Udalak OpenbravoPOS 2.20 saltokietarako programa informatikoa euskarara itzuli du. Amorebieta-Etxanoko Saltoki Terminala da programa honen funtsa. Hau da, ordainketa egiteko egoten den tresna hori, ukimenezko pantaila horiek dituztenak.
Aplikazio hau udal biltegiko kudeaketarako erabiltzen da eta euskarara itzuli da GPL2 software libreko lizentziarekin banatzen baita. Hortaz, udalerriko edozein enpresa edo dendak askatasun osoz erabili, kopiatu, aldatu edo birbanatu dezake.
OpenbravoPOS ST (saltokiko terminala) aplikazio bat da. Txikizkako merkatariek eskatzen dituzten funtzionalitate guztiak eskaintzen ditu: salmentak, diru-itzulketak, eguneroko txostenak, esku-dirua kudeatzea, biltegiko kudeaketa, etab.
OpenbravoPOS 2.20-ren itzulpen paketea Udaleko web orrian dago eskuragarri. Aplikazioa jaitsi nahi baduzu, OpenbravoPOSen web orritik egin behar duzu.
Produktua instalatzeko argibideak eta itzulpen paketea instalatzeko argibideak ere eskuragarri daude Amorebieta-Etxanoko Udalaren webgunetik.
Era berean, programa Udako Euskal Unibertsitateak duen euskarazko softwarearen katalogoan jasota dago eta laster izango da baita ere Eusko Jaurlaritzakoan.
Euskarara egindako itzulpen honengatik, Amorebieta-Etxanoko Udala Openbravo World Conferece sarietarako izendatua izan da.
Erantzun
Sartu