Teknologia albisteak

Patrick Boivin, stop-motion animazioaren maisu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-28 : 10:04

Zera da stop motion animazioa: Fotogramaz fotograma, objektuen argazkiak egin, objektuak mugitu edo eraldatu, planoa aldatu apur bat... Itsatsi gero fotogramok, eta pelikula daukagu. Plastilinarekin egindako Aardman etxearen filmak dira adibide ezagun bat. Teknika aspaldikoa da, baina modan dago orain digitalizazioak erraztu duelako produkzioa, eta Internetek klip txikien zabalkundea. Interneteko sortzaile berri horien artean, maisu bat, Patrick Boivin, Quebec-ekoa.

Beste pelikula mordoxka ere sortu ditu Patrick Boivinek, gehienetan panpinekin. Bruce Lee eta Iron Man-ena, oso ona.

Beste era bateko lanak ere jarri ditu sarean Boivinek:

  • Film labur zenbait (enkargu profesionalak ere badatozkio honezkero, eta ez da harritzekoa)
  • Film interaktiboak, Youtubeko flash-aukera zenbait baliatzen dituztenak klip mordoxka bat elkarrekin kateatzeko. Horietako batzuk stop-motion animaziokoak dira halaber. http://www.youtube.com/view_play_list?p=4B4F0DC9B1F5B376

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago