Teknologia albisteak

Madelon Sariak, gazteentzako literatura lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
EHGAM
2009-05-01 : 01:04

Aurten lehenengoz EHGAMek "Madelon Sariak" Literatura Lehiaketa antolatu du. Sari hauei Xanti Altxu “Madelon”, EHGAM-Gipuzkoako fundatzaile izandakoaren izena eman diegu, bera izan zelako Euskal Herrian gay, lesbiana, transexual eta beste adierazpen sexualen (GLT+) mugimenduaren gizarteratzaileetako bat. Eta sari hauek helburu bera dutelako gazterian ere GLT+ bisibilitatea bultzatu eta normalizatzea.

Lehiaketaren gaia librea izango da, baldintza bakar batekin. Gay, lesbiana, bisexual, transexual edo beste edozein motako erlazio-efektiboak bertan islatzea. Aurtengo edizioak bi kategoria izango ditu, bata 14-17 urte tartekoa eta beste bat 18-tik 25-era bitartekoa. lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu daitezke.

Lanak jasotzeko azkeneko data maiatzak 29 izango da, hauen luzera minimoa 5 orrialdekoa izanik eta 10ekoa gehienezkoa. Lanak jaso ostean epai-mailak kategoria bakoitzean 2 finalista eta irabazlea izendatuko ditu. Sari banaketa ekainaren 26an izango delarik.

OINARRIAK

1. Partehartzaileak: 14 eta 25 urte bitarteko adineko nahi duen edozein gaztek parte har dezake.

2. Hizkuntzak: Lanak bai euskaraz bai gazteleraz jasoko dira, modalitate bakarra izanez.

3. Kategoriak: Bi kategoria egongo dira, gazteena (14-17) eta gazte helduena (18-25).

4. Sariak: Kategoria bakoitzeko lan hoberena sarituko da, kategoria bakoitzeko bi finalistetaz gain. Saria diploma akreditatzaile bat eta opari bat izango da.

5. Gaia: Gaia, bi kategorietan, librea izango da, baldintza bakar batekin, gay, lesbiana, bisexual edo transexual edo beste erlazio afektibo-sexualaren ikutua edukitzea.

6. Luzera: Lanak 5 eta 10 orrialde bitarteko luzera edukiko dute, espazio bikoitzean, Times New Roman 12an. Baldintza hau betetzen ez duen lanik ez da onartuko.

7. Aurkezpena: Lana hirukoiztua aurkeztu beharko da, azalean lanaren izenburua eta egilearen izengoitia bakarrik agertuko direlarik. Norberaren datuak (izen-abizenak, helbidea, adina, NANa, telefonoa) jasotzen dituen gutunazal bat erantsiko da, lanaren izenburua eta izengoitia bakarrik idatziz gutunazalaren kanpokaldean. Ez dira onartuko dagoeneko sarituak izan diren lanak; lan bat saritua izan dela jakindakoan, kanporatu egingo da, edo saria kenduko zaio ordurako lortu izan balu.

8. Epeak: Lanak 2009ko maiatzaren 29a baino lehen bidaliko dira, hori izanik lanak jasotzeko azken data (egun horretako zigilu-marka duten lanak onartuak izango dira.

9. Helbidea: Lanak helbide honetara bidaliko dira: EHGAM (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua), Gaztegune-CRAJ, Anoeta 28, Txuri Urdin, 20014-Donostia.

10. Datu pertsonalak: Datu pertsonalak irabazleekin harremanetan jartzeko erabiliko dira soilik, ezereztuak izanik ondoren, aukeratuak izan ez diren lanak eta beren datuak bezala. Ez da partehartzaileekin harremanik mantenduko, irabazleekin kontaktuan jartzeaz gain, eta ez dira lanak itzuliko.

11. Argitalpena: EHGAMek irabazle gertatzen diren lanak argitaratzeko eskubidea gordetzen du.

12. Epaimahaia: Epaimahaiaren osaketa dagokion garaian egingo da, bere erabakia apelaezina izanik.

13. Sari banaketa: Sari banaketa 2009ko ekainaren 26ean egingo da.

14. Onarpena: Txapelketan parte hartzeak arautegiaren onarpena berekin ekartzen du.


Erantzun

Sartu