Sustatu logoa Teknologia albisteak

Rikardo Arregi kazetaritza sariak, hautagaitzak

Sustatu
2009-04-25 10:04

Andoaingo Udalak antolatzen dituen Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXI. edizioa martxan da. Kazetari berri edo gaztearen kategorian, hautagaitzak aurkeztu behar dira, eta epea irekita dago horretarako.

Hiru izango dira sariak:

  • Sari Nagusia, Xabier Laka eskultorearen garaikurraz eta 9.000 euroz hornitua
  • Kazetari Berria deiturikoa, garaikur eta 3.000 euro garbiz saritua
  • Epaimahaiaren Sari Berezia deiturikoa eta 4.000 euroz hornitua dagoena
  • Ohorezko aipamenak ere izan daitezke, aurrekoez gain.

Kazetari berri edo gaztearen alorrean (17 urtez azpiko kazetariak) ezinbestekoa da hautagaitza aurkeztea. Hori, autoreek, komunikabideek edota sariaren helburuekin zerikustekorik duen edozeinek egin dezake. Eta epea, kasu honetan, maiatzaren 15ean amaitzen da.

Informazio gehiago, Andoaingo Udalaren webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu