Udaberri honetan Asiako arte apurtzailea ikusgarri Bilboko Guggenheim Museoan. Bada zenbait aste martxan dela Takashi Murakamiren erakusketa, eta orain Cai Guo-Qiang txinatarrarena ireki da. Nola Guggenheimen bertan ezin den argazkirik egin eta beren webgunetik kopiatzea debekatua dagoen, Flickr-eko irudi libre honekin ilustratuko dugu hemen.
© cc-by-sa: Sascha Pohflepp, Plugimi
Otsoen lan hori Berlingo Guggenheim museroako egin zuen Caik. Bilbon dagoen beste instalazio ikusgarria sabaitik zintzilik zenbait auto dituena da. Hau ere beste Guggenheim batean erakutsi izan du lehenago, New York-ekoan. Hango irudi librerik ere badugu:
© cc-by-sa: giopuo
Irudi, artelan eta informazio gehiago Cai Guo-Qiang beraren webgunean.
Erantzun
Sartu