Teknologia albisteak
2

Yosigo hondartzan eta moda munduan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-07-28 : 11:07

Jose Javier Serrano Yosigo sareko argazkilari donostiarraren lanak bigarren erakusketa publikoa dugu egunotan Donostian, Aquarium-ean. Hondartza du gaia, eta Kresala izenburua. Sorta ederra egin du harako, eta Donostian irudi harrigarriak ateratzen jarraitzen du gainera.


©: Yosigo

Aquariumeko erakusketa datorren urteko urtarrila arte egongo da zabalik, eta baduzue astia bertatik igarotzeko. Argazki ikusgarriak dira, benetan.


©: Yosigo

Jose Javier Serranoren inprimaturiko lanen bigarren erakusketa da hau. Gainera, katalogo edo liburu ederra argitaratu dute. Saretik, Flickr-eko kontu batetik, profesionaltzeko bidean dagoen artista autodidakta baten kasua da. Donostia erretratatzen hasi zen, eta hiria du orain ere bere objektu kutunetako bat, baina hortik irteten ere badaki.

Moda lanak

Bere lehen argazki digitalekin ari zela, zerbitzari lana egiten zuen Yosigok Donostiako taberna batean. Profesional bihurtzeko bidea egiten ari da orain. Loreak Mendian moda marka donostiarraren diseinu taldean ari da lanean orain, eta haien azken katalogoetako argazkiak bereak dira.


©: Yosigo / Loreak Mendian

Bere lanaren beste adibide bat FlipGloss moda webgune interesgarrian azaldu da. Flipgloss-en koska zera da: argazkietan ageri diren jantzi eta osagarriak etikatuta daudela, eta produktu zehatz horren (edo estilo jakin horren, marka ez bada ezaguna) berri gehiago izan dezakezula. Irudi honetan, adibidez, soineko urdina nabarmentzen da, gainetik saguarekin igarotzen bazara.

Yosigoren lan gehiago, bere webgunean.

Argazki guztiak, baimenarekin: © Jose Javier Serrano, Yosigo

Erantzunak

loveof74
2009-07-28 : 12:45

chapeau!

Sustatu
2009-12-31 : 12:55

Argazkilari bikain honen lan Wired aldizkariaren portadan agertu da. Teketenen blogean ikusia.


Wired gone


Egin klik irudian handiago ikusteko.


Azaleko irudiaren beste konposizio bat "Wired-en webgunean."http://www.wired.com/vanish/2009/11/ff_vanish2/ Ondarreta dela esan liteke...



Erantzun

Sartu