Teknologia albisteak

Arrasateko gazte bulegoak gune berritua

Erabiltzailearen aurpegia
gazte bulegoa - Arrasate
2008-11-11 : 14:11

Arazoak 11. Arazoak, kezkak, galderak erantzuten saiatzen gara. Plan bat egiteko, ezdakitnora joateko, txartel bat lortzeko ahaleginak eta bi egiten ditugu. Informazioa batu, kudeatu, eskaini eta zabaltzen dugu. Gure panel, leiho eta pantailetatik.

Azaroak 11. Eta gaur (11-11) goizeko 11etan webgune berria aurkeztu dugu: gaztebulegoa.com Gazte informazioa, gaur inoiz baino gehiago pantailetan dagoelako. Neurri eta tamaina ezberdinetako pantailei so daude gazteak. Informazioa sortu eta hartu, eman eta zabaltzen ari gara gu ere. Pantaila aurrean egiten dugu lan, eta pantailatik eskaintzea dugu xede. Gazteentzat, helduentzat, edonorentzat.

Gazte bulegoko leiho batean, pantaila handi bat jarri dugu. Dendan zegoen handiena. Kalera begira. Eta bertatik, spotak, iragarkiak, deialdiak, webguneko berriak erakutsiko ditugu.

Eta guk kudeatzen dugun pantaila honetan informazio asko topatuko duzu. Estatikoa eta dinamikoa. Lana, atzerria, etxebizitza, bidaien gainekoa, dirulaguntzak, bekak.... bila ari zaren hori.

RSS jarioak

Horrez gain, RSS bidez jasotako albistetxoak gurean jarriaz eta gureak jasotzeko aukeran eskainiz uste dugu jauzia eman dugula informazioaren kudeaketan. Gero eta informazio garrantzitsu gehiago pilatzen zaigu, eta informazio hori ondo kudeatu beharra dago, baita guk ere. Horretan ari gara.

Webgunea egiteko software librea erabili dugu, typo3 cms programa. Adox diseinu grafikoa eta programazioaz arduratu da

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago