Sustatu logoa Teknologia albisteak

Arabako enpresa berritzaileen sorkuntzarako 6. lehiaketa

Sustatu - Sustatu
2008-11-10 08:11

Enpresa Berritzaileen Sorkuntzarako Lehiaketan Araban bizi eta enpresako proiektu berri bat daukaten pertsonek parte har dezakete.

Aurkeztutako proiektuen negozio ereduek berrikuntzaren ekarpena oinarritzat izan beharko dute.

Aurkezteko eguna 2008ko azaroaren 28an bukatuko da

Lehiaketan 10.000 eta 2.000 euro bitarteko 5 sari banatuko dira, eta horrez gain, proiektu bakoitzerako 7.000 eurotan baloratutako zerbitzu-poltsa bat.

  • Lehenengo saria: 10.000 euro
  • Bigarren saria: 7.000 euro
  • Hirugarren saria: 4.000 euro
  • Bi akzesitentzat: 2.000 euro

Sorkuntza berriko enpresa-egitasmo moduan hartuko da berriki sortutako enpresa (proiektuak aurkezteko epemuga baino 2 urte, gehienez, lehenago eratua) edo oraindik gauzatu gabeko enpresa proiektuak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu