Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa
2008-11-03 12:11
Ikastaroan, batetik, alderdi teorikoak eta praktikoak landuko dira eta, bestetik, euskal aurkezle ezagun batzuen esperientzia eta aholkuak jasotzeko aukera izango da.
Ikastaroa 16 ordukoa izango da eta lau larunbatetan banaturik eskainiko da, Anoetako Kirol Etxean azaroaren 22an eta 29an, eta abenduaren 13an eta 20an. Manu Marañon, Jon Alegria, Arritxu Iribar, Julia Marin eta Xabier Usabiaga izango dira irakasleak; parte-hartzaileek alderdi teorikoak eta praktikoak lantzeaz gain, euskal aurkezle ezagun batzuen esperientzia entzuteko aukera izango dute.
Ikastaroan partaide izan nahi baduzu, azaroaren 3tik 17ra eman behar duzu izena, dokumentua hau bete eta bidalita:
- Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroan izena emateko orria
- Bi helbide hauetara bidali: joseba_urzelai abildua donostia.org; eta gloiarte abildua gipuzkoa.net
Argibide gehiago:
www.kirolaeuskaraz.net
Erantzunak kargatzen...