Teknologia albisteak

Baleike.com: webgune berritua aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Zumaia
2008-09-27 : 01:09

Baleike aspaldi sortu zuen Zumaiako Gazte Batzordeak. Gaur, gaztetxekoak kontzertua antolatzen ziharduten metro gutxitara. Orduko Gazte Batzordekoak Baleike Kultura Elkartekoak dira gaur eta baleike.com aurkeztu dute. Informazio lokalak indar handia du eta Zumaian ere beste horrenbeste. Webgune txukuna.

Notiziak bestela tratatzera heldu dira paperean: sakonago, luzeago, zainduago. Orain lau urte dela sortutako webguneak eguneroko zurrunbiloari erantzun gura izan dio, baina ez bakarrik. Orain komunikazio tresna zabaldua da herrian. Webgune osatua da baleike.com eta baita ere dozena inguruko Blog komunitatea .

Blogak, harpidetzak egiteko aukera, argazki galeriak, gida komertziala, Baleike pdf-an... denetik aurkituko duzu webgune berrituan, baina guri atentzioa eman diguna izan da parte hartzeari eman dioten garrantzia. Ez dagoela zure iritzia emateko modurik? bai zera! modu ezberdinetan eman dezakezu gainera: erretratua bidali, bideoak, albisteak erantzun, bloga sortu...

Parte hartzea

Zeu ere izan zaitezke kazetari: Beharrezko filtroa pasatutakoan erabakiko dute aurrera egin edo ez zure albiste posiblearekin. Zentsura diote batzuk, errespeturako lagungarri den baliabidea beste batzuk... Ez egon begira. Sartu eta zuk zeuk baloratu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago