Euskadiko Kutxak 162 milioi euroren Lehmanen zorra du
Euskadiko Kutxak prentsa ohar bidez jakinarazi du hondoa jo berri duen Lehman Brothers banku estatubatuarraren filial baten 162 milioiren zorra duela.
Ikusi Euskadiko Kutxaren prentsa oharra
Iazko mozkinaren %22 inguru galtzea ekarriko dio horrek aurten eta, aurrera begira ere, kopurua handitzea espero daiteke. Lehmanen euroko zorra 18 cent ordaintzen baita egun, merkatuan.
Ikusi Financial Timesen analisia, Lehmanen hartzekodunez
Kasu honetan, galerak erakundeak berak jasango ditu, ez beronen bezeroek. Ba omen dira 2.500 inbertsiogile espainiar, banka pribatuaren alorrekoak, 2.500 milioi euro inguru galdu dituztenak, Bankinter, BBVA eta Santander erakundeen bidez zorra erosi ostean. Euren eskubideak defendatu asmoz, plataforma bat eratu dute gainera
Erantzunak kargatzen...