Eustat: bostetik batek euskaraz nabigatzen du EAEn
Beste zenbait datu kaleratu ditu EUSTAT-ek 2008ko bigarren hiruhilekoan egindako IGIF (Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. Familiak) inkesta aztertu ondoren.
Nabarmenena behar bada, EAEko 15 urte edo gehiagoko pertsonen erdiak Internet erabiltzen duela. EUSTATen kalkuluen arabera, EAEko 14 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 908.700 izan dira 2008ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako EAE osoko %49,3. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean %4,1eko hazkundea da.
Gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago erabiltzen omen dute Internet: 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %53 dira eta emakumezkoen %45,9 2008ko bigarren hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52 gizonak izan dira eta %48 emakumeak.
Eta Sustatuko bisiten estatistikek jendea lan orduetan konektatzen dela esan arren, EUSTATen arabera "Internautak, batez ere, etxetik bertatik konektatzen direla".
Datu guztiak EUSTAT-en webgunean
Erantzunak kargatzen...