Teknologia albisteak

BBEC - Basque Bloggers Exhibition Centre

Erabiltzailearen aurpegia
BBEC - BBEC
2008-07-24 : 12:07

Euskal Encounter barnean blogari euskaldunen mahaingurua "Euskararen ikusgarritasuna mundu globalizatuan" Eguna: Ostirala 25 Lekua: Bilbao Exhibition Centre Ordua: 19:00 Sarrera: doan eta izen ematerik gabe

Berriro ere euskal blogariak bilduko gara, etorkizunari buruz eztabaidatzeko. Euskal Encounter barnean sortutako ekimen hau bertakoentzat eta kanpotik etor daitezkenentzat ere bada. Sarrera doan da eta ez da izen eman behar.

Egitaraua

* Egitaraua irekia da Wiki honen bidez zure proposamenak egin ditzakezu.

Sarrera
Gonbidatutako blogariek eztabaidari sarrera eman eta aurkezpen txiki bat egingo dute.
10min Hero (2/3 x 10)
Nahi duenak 10min izango ditu bere proiektu, ideiak edo bloga azaldu ahal izateko. Hemen zure izena jarri edo bertan jarri gurekin harremanetan.
Asanblada interaktiboa
Backchannel baten bidez bertako zein kanpoko ekarpenak jasoko ditugu eta horretaz gain bertan ere eztabaida era berezi batean dinamizaten saiatuko gara.

Erantzun

Sartu