Sustatu logoa Teknologia albisteak

Emakumea Landa Ingurunean 1. argazki lehiaketa

"Emakumea Durangaldeko eta Lea-Artibaiko landa ingurunean" lehenengo argazki lehiaketa antolatu dute URKIOLA eta LEA-ARTIBAI Landa Garapenerako Elkarteek.

Lehiaketaren helburua da, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko landa inguruneko emakumeen bizitzeko moduak plazaratzea. Argazkiek betiko jarduerak eta baita gaurkoak adieraz ditzakete.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, urriaren 31a baino arinago. Guztira bost sari banatuko dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin ondoren, argazki-erakusketa ibiltaria antolatuko da lehiaketako eskualdeetan zehar.

Lehiaketaren oinarriak Urkiola eta Lea-Artibaiko Landa Garapeneko Elkarteetan.

Anima zaitezte!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu