Sustatu logoa Teknologia albisteak

Oporrak: egin zerbait

Urtero legez, oporretara joango zarete Sustatukoak. Poztekoa da hori, eta pozten gara zinez. Ongi mereziak dituzue. Baina zuek opor izan ala ez izan, eta geu ere oporretan egon ala ez egon, baten batzuk Sustatu daukagu geure nabigadoreko lehenengo orritzat.

Joango zarete, zernahi argitaratuta utzita zeuon webean, eta arretaz eta sinpatiaz ikusiko dugu besteok orri hori, lehengo bost edo sei egunetan. Baina zuek oporretatik itzultzerako, higuinduta egongo gara orri berbera ikusteaz ordenadorea pizten dugun bakoitzean. Litekeena da erabiltzaile batzuek, lehen orria aldatzea ere zuenetik besteren batera, hainbeste egunez berbera ikusten ibili nahi ez eta. Horregatik luzatzen dizuet aholkua: ongi baino hobeto pentsatu oporretan zehar utziko duzuen orrialdeak nolakoa behar duen.

Zer egin ez badakizue, antolatu lehiaketa bat, edo kontratatu beltzen bat orriari jira eta bira emateko noizean behin. Nahi duzuena, baina egin zerbait, orain artekoaz desberdina dena. Jaungoikoaren izenean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu