Sustatu logoa Teknologia albisteak

Internet Explorer euskaraz: nabigazio-hizkuntza ere konfiguratu mesedez

Matraka handia ematen dut nik kontu honekin, baina oso inportantea deritzot, eta hemen nator berriro. Firefox hobeto, Internet Explorer baino, baina zer dela ere IExplorer erabili behar baduzu, egizu euskaraz, eta euskarazko konfigurazioarekin.

Windows Vista eta Windows XP euskaratzeko modua erraztu den honetan (kopia legala duzuenon kasuan), Microsoften hizkuntza-pakete horiek instalatuz gero, Internet Explorer nabigatzailea ere euskaratzen zaizue.

Eta puntu honetan, berriz neure erregua: menuak euskaraz izan ala ez, ziurta ezazu nabigatzailearen hizkuntza hobetsia euskara dela. Gogoratu, euskarazko interfazea izan arren, gaztelania egon daitekeela hobetsia.

Hauek dira instrukzioak, beraz, Internet Explorer 7 bertsio berrienerako.

Hortaz, egin konprobazio hauek mesedez:

  1. Internet Explorer irekita duzula, Tresnak menuan, Internet aukerak hautatu.
  2. Hizkuntzak botoia sakatu.
  3. Leiho bat zabalduko da, gehitu sakatu behar dugu.
  4. Beste leiho batekin, hizkuntz-zerrenda bat agertuko zaigu, hor euskara aukeratu behar dugu.
  5. Hizkuntza leihoan, orain euskara ere agertuko zaigu. Huraxe hautatu eta Eraman gora klikatu, lehen hizkuntza izan dadin

Pantaila irudi honek erakutsiko dizu. Gaztelaniazko edo beste hizkuntza batean badaukazu, menuak berdinak dira, beste hizkuntza batean ageriko dira instrukzio hauetako mezuak, baina berdin gehitu ahal izango duzu euskara, hizkuntza hobetsia izan dadin.

Noski, hobeto Firefox instalatzea: baina kasu horretan ere, mesedez egin hizkuntza-hobespenaren konprobazioa eta doiketa.

Mila esker Unai sinatzen duen Sustatuzale horri, hark egin dituelako instrukzio hauetarako aprobak, eta berea delako pantaila-irudia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu