Teknologia albisteak
1

Windows XP ez dute gehiago salduko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-07-03 : 12:07

Windows XP sistema eragilea ez du gehiago ofizialki banatuko Microsoftek. Ekainaren 30a izan zen azken data. Saltzaileek dendetan jarri ahal izango duten Microsoften sistema eragile bakarra Windows Vista izango da, salbuespen tenporal batzuekin. Dena den, iraungi bitartean, euskaraz erabil dezakezu sistema eragile hau, eta nahi duzunean, lizentzia berririk ez ordaintzeko, software librera salto egin dezakezu.

Erabakiaren inguruan zalantza teknologiko eta enpresarial ugari haizatu dira: Vistak ezer onik ez dakarrela eta hobe dela XPrekin jarraitzea. Adibide batzuk:

Baina aldi berean, Vistaren prentsa txar horren ondorioz ere, beharbada Microsoft behartuta sentitu da XP merkatutik kentzera, Vista lizentzien salmentak sustatzeko hain zuzen.

Edozein modutan, Internet bidez XPrako deskarga eta arreta egongo omen da, 2014. urtera arte, epea luzatu baitu Microsoftek aurrez iragarritakotik. Eta euskarari dagokionez, sarean aukera dago Windows XP euskaratzeko:

Azken kasu honetan, lizentziaren legezkotasuna balioztatu behar da deskarga egin aurretik. Horren aurrean kezka azaldu du irakurleren batek joan den astean argitaratu genuen albistearen harian, eta nonbait, oztopo hori gainditzeko metodoak badaude, adibidez hemen azaltzen dena. Baina, noski, hori ez litzateke legala. Tamalez, eta gure irakurlearen kasuan hala dela dirudi, saltzaileen amarruz gerta daiteke kopia pirata izatea ordenagailuan, baina kasu horretan ere, gomendagarriagoa iruditzen zaigu aholkatzea, legez kanpoko Microsoft softwarea erabiltzea baino askoz hobeto dela sistema eragile libre eta doakoa instalatzea. Eta euskaraz badugu hori: Ubuntu hor dago. Windows Vistara igaro aurretik ere, Ubuntu erabiltzeko gomendatzen dugu, era berean.

Erantzunak

Mikel
2008-07-04 : 00:20

Eskerrik asko. Ubuntu ere badaukat disko gogorraren beste partizioan, baina orain, zuen laguntzari esker, Windows ere euskaraz daukat, haurrek euren bideojokoetan aritu daitezen. Eta hori guztia gaizkiaren ardatzari(Microsoft-Jaurlatxirla)sos bat bera ere eman gabe. Mina dut matrailezurrean barre egiteagatik.

Erantzun

Sartu