XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dira
2008-07-01 13:07
Ekainaren 30ean, larunbatarekin, Andoaingo Bastero Kulturgunean banatu ziren XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak. Sari nagusi Xabier Usabiaga txirrindulari-ohi eta kirol kazetariak eraman du Berrian, Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan kaleratutako lanengatik.
Aurtengo sarituak honako hauek izan dira:
Kazetari Berria saria: 3000 euroz, agiriaz eta Xabier Laka eskultorearen sari-oroigarriaz hornitua, LANDER ARBELAITZ MITXELENA kazetariarentzat, Argia astekarian kaleratutako hiru erreportajerengatik.
Epaimahaiaren Sari berezia: 4000 euroz eta agiriaz hornitua, ex aequo BIZKAIA IRRATIA eta BIZKAIE! hedabideentzat 2007ko ekainetik 2008ko maiatzera egindako lanarengatik.
XX. RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA: hau da sari nagusia, 9000 euroz, agiriaz eta Xabier Laka eskultorearen sari-oroigarriaz hornitua, XABIER USABIAGA OIARZABAL kazetariarentzat Berrian, Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan kaleratutako lanengatik.
Ohorezko Aipamena: Urrezko paparrikurraz eta agiriaz hornitua, JOSE MARI IRIONDO UNANUE kazetariarentzat, euskal kultura hedatzeko egindako lanarengatik.
Ekitaldian Epaimahaia, Andoaingo Alkate, Jose Antonio Perez Gabarain, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu, Miren Azkarate izan ziren.
Erantzunak kargatzen...