Teknologia albisteak

Informazio teknikak eta segurtasuna: manualak IMHren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Koro Gabiola - IMH
2008-07-04 : 10:07

IMH Webgunean manual batzuk sortuta dauzkagu. Eta orain euskeratuta daude. Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak eta Oinarrizko Segurtasuna Interneten

Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak

Internetek aukera ugari eskaintzen digu, eta, askotan, galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Zenbait kontu aztertuko dugu hemen: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.

SEGURTASUNA

Oinarrizko Segurtasuna Interneten

Interneteko segurtasuna oso kontuan hartu beharreko kontua da. Manualean horri buruzko hainbat nozio aurkituko dituzu: Antibirusak, Spyware-Programa Espioiak, suebakia, nabigatzailea, spam-zabor posta, pishing-keylogger-pc zombie..

Dagoeneko euskeratuta. Ea baliogarria iruditzen zaizuen. Espero baietz..

Erantzun

Sartu