Ez sinetsi isunak Internetez ikusiko dituzunik
Hemen dago jasoa albistea, herri administrazioak esan bezala.
Baina kontua ez da batere erraza. Eta, gainera, ez dabil.
Batetik behar duzu
- NAN elektronikoa (azken urtebetean emandakoa) edo
- Izenpe txartel bat (Izenpe erakundearen bidez, KZguneetan lor daiteke).
Izenpe da sozietate anonimo bat, EAEko herri administrazioek sortua sinadura digitala bideratzeko herritarrek administrazioarekin harreman elektronikoa izan dezagun.
Bestetik, hardware apur bat behar duzu:
- Txartel elektronikoen irakurgailua. Lotura horretan duzu modelo parea. USB bidez lotzen dira ordenagailura, eta 15-20 euro artean eros daitezke merkatuan, informatika dendetan.
Horrez gain, www.euskadi.net/trafikoa helbidean sartzen bazara, eta isunak ikuskatzeko loturan klikatu nahi baduzu, ez erabili Firefox: Izenpek darabilen segurtasun kodeketa ez du balioztatzen Firefoxek. Uste dugu software alternatiba bakarrak direla:
- Windows sistema eragilea
- Internet Explorer nabigatzailea.
Internet Explorer erabiliz, aurrera bazoaz, sinadura elektronikoa balioztatzeko orri batera iritsiko zara, eta honek ez du euskarazko bertsiorik.
Eta, azkenik, guk bezala, azken punturainoko bidea egiten baduzu, Herrizaingo sailaren erantzuna zera izan da gaur goizean:
- Une honetan ezin da espedienterik kontsultatu.
Erantzunak kargatzen...