Sustatu logoa Teknologia albisteak

Datorren urtetik aurrera, sustatu-puntu-albisteak (agian)

Sustatu.com
2008-06-27 12:06

Atzoko Interneteko albistea: ICANN, dominioak kudeatzen dituen erakundeak erabaki du 2009tik aurrera lehenengo mailako dominio izenak (.com .net eta abar) asmatzeko bideak erraztea.

Orain arte Interneten dominio bat izan nahi bazenuen, .com , .net , .org , .es eta antzerakoak erabili behar ziren. Atzoko bilkuran ICANN erakundeak erabaki du normatiba zabalduko dutela datorren urtetik aurrera.

Honek esan nahi du gure webgunearen helbidea sortzeko momentuan askoz aukera gehiago izango direla eta ez dugula bukaeran .com jarri beharko. Adibidez, honelako helbideak sortzeko aukera izango da:

  • Albisteak bukaera euskarazko albistegientzat: sustatu.albisteak , zabaldu.albisteak , eitb.albisteak eta abar.
  • Edo EITBk jarri ahal izango du: irratia.eitb , telebista.eitb

Nola emango dituzten izenak?

Oraindik dokumentu definitiboa ez da publikatu, baina badirudi zenbait izen (jenerikoenak) erreserbatuko dituztela eta gaur egunean .com helbideekin gertatzen den moduan kudeatuko direla izenen jabegoaren inguruko gatazkak.

Gehiago, ICANN erakundearen prentsa oharrean: Biggest Expansion to Internet in Forty Years Approved for Implementation

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu