Teknologia albisteak

TKE ligako albisteak galegoz, itzulpen automatikoarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Ibon Aizpurua Ugarte - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2008-07-01 : 13:07

TKE traineruen ligako albisteak galegoz daude Interneten Opentrad-en eskutik. Albisteak automatikoki itzultzen dira galegora. Integrazioa Eleka eta Lotura enpresen artean burutu da.

Elekak Opentrad, kode irekiko itzultzaile automatikoa, TKE ligako web gunean integratu du. Albisteak galegora automatiko itzultzeko sistema ezarri da hain zuzen.

Udararen hasierarekin batera, traineru estropadak izaten dira protagonistak Kantauri itsasoan. Estropada nagusienak TKE ligaren barnean jokatzen dira eta aurtengo lehena asteburuan izan da Zaragozan.

Ligako webguneak denboraldi honetarako hainbat nobedade eskaini ditu. Horietako bat itzulpen automatikoaren integrazioa izan da. Elekak, Opentrad kode irekiko itzultzaile automatikoa, TKE ligako web gunean integratu baitu. Horrela, webgunean sartzen diren albisteak galegora automatiko itzuliko dira.

TKE liga jokatzen den herrietan hiru hizkuntza dira nagusi: euskara, gaztelania eta galegoa. Opentrad-en bidez, informazio guztia hiru hizkuntza horietan eskaintzea lortu da.

Erantzun

Sartu