GPSak galduta Sallobente auzoan
Alcorta Brokchaus enpresara zihoan Txekiako kamioi bat, galdu egin da GPSak okerreko bidetik eraman duelako. Sallobente auzoko ermitaraino jarraitu du, baserri-bideetatik, buelta emateko zailtasunak aurkitu dituen arte.
Hona bi kokapenak, non zegoen enpresa, eta noraino iritsi zen kamioia. Alcorta Brokchaus-ek, bestalde, bere webgunean PDF bat dauka nola iritsi azaltzen duena, gaztelaniaz eta ingelesez.
Ez da hau kasu bakarra inguru horretan gertatu omen dena, Elgoibarren.net-en argitaratu dutenez.
Beste kasu batzuetan, GPSa zuzen ibilita ere, arazoak sortzen dira. Albiste honek Ingalaterrako herri baten kasua deskribatzen du. Biderik motzena bertatik igarotzen da, eta ehundaka kamioi pasatzen dira herrixkatik ondorioz. Kartografia saltzen duten hornitzaileek beren herria ezaba dezatela eskatu omen dute herrikoek.
Erantzunak kargatzen...