Teknologia albisteak

Zinemaz Blai 2008 Legorretan

Erabiltzailearen aurpegia
Josetxo Sastre - Sustraiez Blai Kultur Elkartea
2008-06-03 : 10:06

Beasaingo Sustraiez Blai Kultur Elkarteak Zinemaz Blai izeneko film-zikloaren berri eman nahi dizue. 4 emanaldi izango dira Legorretako herri Zineman eta film guztiek lotura izango dute, era batera edo bestera, musikarekin.

Emanaldi interesgarriak prestatu ditu sustraiez Blai Kultur Elkarteak aurtengo ekainean zehar Legorretako herri Zineman. Hona hemen aurkeztuko diren filmak:

Ekainak 5
EUTSI!
Alberto J. Gorritiberea (E.H. 2007) 90 min.

Kepa eta Martin, txikitako lagun min txirrinduzaleak, 40 urte betetzetik gertu daude. Lan arazoak direla medio, aspaldiko adiskidetasuna kolokan ikustean, helburu bat izango dute komunean: euren protestak Frantziako Tour-era eramatea. Horretarako, Zuriñe izeneko kazetari gaztearen laguntza izango dute.

Ekainak 12
GATO NEGRO, GATO BLANCO
Emir Kusturica (FRA-ALE-SER. 1998) 130 min.

Grga Pitic, aitajaun ijitoa eta zabortegi-handikia, eta Zarije, porlanezko eraikuntza-lanen nagusi harroa, txikitako lagunak dira, gaztetan elkarrekin hainbat azio egindakoak. Zarijeren semeak, Matkok, Dirua eskatuko dio Grga-ri Dadan Karambolo gangster-arekin lapurreta prestatzeko.

Ekainak 19
MEDIA LUNA
Bahman Ghobadi (IRAN-IRAK-AUS-FRA. 2006) 101 min.

Mamo musikari ospetsu zaharrak Irak-eko Kurdistanen jotzeko baimena eskuratu du. Bere lagun min Kako Irango Kurdistango hainbat herritan bizi diren Mamoren hamar seme musikariak jasotzeaz arduratuko da. Elkarrekin Hesho emakumearen ahots zerutiarra bilatuko dute.

Ekainak 26 Junio

TRANSYLVANIA
Tony Gatlif (FRA. 2006) 98 min.


Zingarina Errumaniaren bihotzean dagoen Trantsilvaniara heldu da, Parisen galdutako maitearen bila. Bere lagun Marie-ren laguntzaz, herrialde xarmangarria ezagutuko du. Maite zuen gizonaren ezezkoaren ondoren, askoz ere garrantzitsuagoa den beste zerbait aurkituko du...

EMANALDIAK
Legorretako Herri Zineman
Gaueko 9etan
Jatorrizko Bertsioan Azpitituluekin

SARRERA: DOHAIN.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: