Facebook euskaratzeko bidean
Facebook, Interneteko sare sozial handienetako bat katalanez dago gaurdanik, eta laster euskaraz egoteko aukera izango da, erabiltzaileen bitartez bideratutako itzulpen prozesu bati esker. Partzialki euskaratuta ikusteko aukera jada badago, gainera.
Kontuaren konfigurazioan, hizkuntza aukeren artean 11 aukera daude gaur, horietako bat Katalana. Baina hizkuntzak gehitzeko prozesua bizitu dute Facebook-ekoek, eta euskara ere sartu dute multzo horretan.
Izatez, Facebook Translations gehitzen baduzu zure kontura, une horretatik aurrera euskara ere agertuko da zure aukeren artean.
Momentuz %21a dago itzulita , beraz dezente falta da, baina menu nagusiak euskaraz daude. Erantsitako irudian, interfazeen itxura partzial bat.
Itzultzen laguntzeko Facebook Translations tresna instalatu, eta hortik egin dezakezu.
Une honetan 83 lagun daude izena emanda, baina gehienak inaktiboak, 5-6 lagunen artean egin dute orain arte egindako guztia: Mikel Olaiz, Idoia Arruti Errazkin, Pello Irizar Huguet, Iker Txokarro, Nahia Alkorta, Julen Manterola.
Euskaraz gain, galesera eta galiziera ere badaude bertsioa izan dezaketen hizkuntza gutxituen artean. Gazteleraren kasuan, bestalde, Ameriketako zenbait lurralderen araberako bertsio egokituak ere egon daitezke. Horretarako, noski, itzulpen prozesua osatu egin beharko dute lantalde bakoitzeko boluntarioek.
Erantzunak kargatzen...