Sustatu logoa Teknologia albisteak

Basquecamp, Barcamp euskalduna

Duela aste batzuk bota zuen ideia Patxi Gaztelumendi Larrabetzukoak bere blogean. Jasotako erantzun batzuekin animatu egin dira bere herrian, eta sortu dute, Barcamp.org gunean, wiki propioa.

Egitaraua ez da oso finkoa baina bota dituzte ideia batzuk, gonbidatu jende eta talderen batzuk, eta ideia berrietarako irekia dago antolakuntza, baita deskonferentzia bera egiten denean ere bertan proposatu edo inprobisatzeko.

Gidoi posible baterako puntuak:

  • Informazioa= herritarrak + teknologia
  • Mapak eta herriak
  • Herriak eta wikipedia

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu