Teknologia albisteak
2

Aniztasun berrien harira: EHUko uda ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-05-19 : 12:05

Uztailaren 14tik 16ra ikastaroa izango da EHUren Donostiako udako ikastaroetan, Aniztasun Berrien Harira gaiaren inguruan, euskaraz, Xabier Aierdi soziologoak zuzenduta, eta Immigrazioaren Euskal Behatokiaren lankidetzarekin.

IKASTAROAREN AZALPENA

Euskal Herrira immigrazio berrituak heldu direnean aniztasun forma berriak ezarri dira eta askoren ustez munduko hainbat herrialdeetako biztanleek ekarri omen dute aniztasuna. Egun, esaterako, gure artean neurri ezberdineko 110 ama-hizkuntza ezberdin ezagutzen dira. Horietatik, batzuk, seguruenik, hezkuntza sistemak noizbait eskain ahal ditzan, arautu egin beharko dira.

Baina, aniztasun berri honen parean, aspalditik, duela bi hamarkadatik hona gutxienez, etengabe euskal aniztasunaz hitz egiten da. Gainera sarritan anitza eta aniztasuna erraz nahasten dira gurean, batek bestea erantsia balekar bezala. Anitza izan da Euskal Herria maila kulturalean, hizkuntz tradizioetan, identitate kultural eta politikoetan, eta badirudi askotan guzti horiek sortzen dituzten dilemak modu emankorrean biltzeko bilakeran dabilela gure historia.

Anitzaz gain, badirudi konplexua ere badela gure gizartea eta, ondorioz eta gaur- daino, aniztasun komunitarizatua ezin izan dugu gainditu. Matrioskha sindromearen egoera honetan etorkizun hurbilerako dugun erronka honakoa da: nola kudeatu immigrazio prozesu berriak, gutxiengo nazional baten eskariak eta indarreko estatu- nazioaren nahi homogeneizatzaileak. Ez du ematen etorkizuna erraza izango denik, baina gutxienik hiru egunetan honen inguruko hausnarketari ekingo diogu. Lehen egunean, aniztasun historikoa jorratuko dugu. Bigarrenean, egungo aniztasun berria. Hirugarrenean, etorkizun bideragarriak bilatzeari ekingo diogu

EGITARAUA

UZTAILAK 14

8:45etan Dokumentazio banaketa

9:00etan Ikastaroaren aurkezpena

9:15etan “Aniztasuna: konstanteak eta aukerak” XABIER AIERDI Jn. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.

10:15etan “Euskal Herri garaikidearen aniztasunaren ezaugarriak” JOSU CHUECA Jn. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.

11:30etan “Aniztasunaren ezaugarriak postmodernitatean” XABIER BARANDIARAN Jn. Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabinete Burua.

12:30etan “Euskal Herriko aniztasunaren diagnostiko bat” KEPA AULESTIA Jn. Analista politikoa.

UZTAILAK 15 9:00etan “Hegemonia nortasun kolektiboen eraikuntzan” MARIO ZUBIAGA Jn. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.

10:15etan “Naiz, naizena. Ez, ez naizena” JOSEBA ZULAIKA Jn. Antropologoa. Center for Basque Studies. Reno. Nevada.

11:30etan “Elean hitz eta eleanitz” JON SARASUA Jn. Soziologoa. Huhezi. Mondragon Unibertsitatea.

12:30 etan “Abertzaleak eta euskara: abertzaleen nazio-identitatea” JOXE MANUEL ODRIOZOLA Jn. Autodidakta eta euskara-irakaslea.

16:00etan “Identitate post-euskaldunak” FERMIN ETXEGOIEN Jn. Kazetaria. K-2000. JUAN KRUZ LAKASTA Jn. Kazetaria. LUISTXO FERNANDEZ Jn. Interneteko aditua. CodeSyntax/Tagzania.

UZTAILAK 16

9:15etan “Zenbait erizpide atzerriko immigrazioaren kudeaketerako” AGUSTÍN UNZURRUNZAGA Jn. SOS Arrazakeria-Gipuzkoa.

10:15etan “Erlijioen elkarrizketa gaurko euskal gizartean” JOXE ARREGI Jn. Teologia irakaslea. Deustu. HEMEN aldizkariko zuzendaria.

11:30etan “Immigrazioa, hiria eta aniztasuna” ARKAItz FULLAONDO Jn. Soziologoa.

12:30etan “Identitate anitzaren larritasunak: metaketa prekarioa eta gestio izoztua” ANDONI EIZAGIRRE Jn. Soziologoa. Huhezi. Mondragon Unibertsitatea.

16:00etan “Aniztasuna eta literatura” KIRMEN URIBE Jn. Idazlea. UXUE ALBERDI And. Kazetaria. HARKAITZ ZUBIRI Jn. Soziologoa.

Erantzunak

budha
2008-05-26 : 01:07

emakume bakar bat ere ez hizlarien artean: hori bai aniztasun bitxia!

Leire
2008-07-23 : 12:48

Hobeto esanda, emakume bakarra: Uxue Alberdi.

Erantzun

Sartu