Bonbaz hila Legutioko Goardia Zibilaren koartelean
2008-05-14 10:05
Atentatua izan da goizeko 3etan Legutioko Goardia Zibilaren koarteletxearen aurrean. Goardiazibil bat hil da, eta lau lagun daude zaurituta. Furgoneta batean jarritako bonba batek hil du garitan txanda egiten ari zen goardiazibila.
Atentatuan erabilitako auto bat, Urkiolako gainean topatu dute.
Legutioko sarrera guztiak itxita ditu poliziak, bai sartzeko, bai irteteko.
Pedro Berriozabal alkateak (EA), pleno berezia deitu du gaur goizerako.
Erantzunak kargatzen...