Sustatu logoa Teknologia albisteak

Udako menua irekita

UDAKO MENUAn parte hartzeko aukera ireki dugu. Dieta ezberdinak osatu ditugu: guztira 35 plater, elkarren artean konbinatu daitezkeenak. Oturuntza leuntzeko diru-laguntza, saio osagarri eta abarrez lagunduta. Guztiak ere kalitatezko osagaiez osatuak eta osasunerako bikainak.

UEUk 36. aldiz Udako Ikastaroak antolatu eta, UDAKO MENUA lelopean, 35 gutizia osatu ditu, ekainaren 30etik uztailaren 25a arte gozatu ahalko direnak:
Eibarko zizka-mizketan 12 plater. Baionako gutizietan, beste 12 eta bapo gelditzeko, azkenik, Iruñeko azken-burukoetan amaiera gozoa ez da faltako, beste 11 ikastarorekin.

Adi!
1. Plaza mugatuak daude, eta jendea goizean goiz hasi da matrikulatzen. Izen ematea maiatzaren 12tik ekainaren 20ra irekia.
2. UEUko bazkideok %50eko deskontua daukagu.

Sartu eta ikusi, kuxkuxeatu, irakurri, gozatu eta ahogozoa egingo zaizue aurtengo UEUren UDAKO MENUArekin.

On egin!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu