iNNoVaNDiSen eta Donostiako Sustapenaren ekimenari esker, lehenengo iWeekend aurkezten dizuegu Donostian. Ekitaldia Enpresa Berritzaileen Udal Zentroan (EBUZ) izango da 2008ko maiatzaren 23tik 25era, Euskal Autonomia Erkidegoan Ekintzailearen Asterako antolatutako jarduerei amaiera emateko.
iWeekend ekitaldi aitzindaria da Espainian, Interneteko profesionalak biltzen ditu, nor bere talentuarekin, ideia bat aukeratzeko, produktu bat garatzeko eta enpresa bat hutsetik hasita abian jartzeko. Eta hori guztia, aste bukaera batean!
Networking egiteko modu bikaina, bi egun osotan beste profesionalekin batera lanean aritzeko aukera ematen baitu. Horixe proposatzen du iWeekend erakundeak. Erakunde horren xedea da kultura ekintzailea sustatzea, Interneteko ekintzaileen eta profesionalen komunitatea elkarrengana hurbiltzea, ikastea eta, batez ere, dibertitzea, produktu bat merkaturatzeaz baliatuz.
Donostiako Sustapenaren laguntzaz gainera, ekitaldiaren babesle dira Microsoft eta Sun Microsystems, Internetekin eta ekintzailetzarekin lotura handia duten enpresak.
Ekitaldia ekintzaile, programatzaile, diseinatzaile eta sortzaileei zuzenduta dago, besteren artean, proiektu eta ideia berrien, teknologiaren munduaren, interneten eta softwarearen zale direnak. Ez dago adin mugarik eta parte har dezakete bai profesional eta autonomoek bai laster lan munduan hasiko diren ikasleek.
Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez honako orrian: www.iweekend.org
Erantzun
Sartu