Teknologia albisteak

'Branding hemen eta orain' 3. jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
J. L. Azkarate - AZK Komunikazioa
2008-05-12 : 10:05

Hirugarren urtez, AZK Komunikazioak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien FakultateakBranding hemen eta orain jardunaldia antolatzen dute. Bertan Markari buruz aritzeko hainbat aditu bilduko dira, datorren maiatzaren 15ean, Donostiako Kursaalean. Aurtengo izen nagusiak honako hiru izango dira: Leslie de Chernatony, Converse eta Antonio Núñez.

_ Leslie de Chernatony Birmingham University Business Schooleko irakaslea; mundu mailako aditua branding kontuetan.
_ Converse, aurten 100 urte betetzen dituen marka amerikar mitikoa
_ Antonio Núñez , *S,C,P,F...ko estrategia burua eta Será mejor que lo cuentes liburuaren egilea

Hauetaz gain, euskal hainbat enpresetako (Irizar, Alfa eta Kaiku) arduradunek mahai ingurua burutuko dute. Zabalik dago, dagoeneko, Branding hemen eta orain III. Jardunaldiko inskripzio epea.

Erantzun

Sartu